NILSAk, Fiteroko Udalarekin batera, ate irekien arratsalde bat antolatu du araztegiaren birmoldaketa integrala ezagutarazteko - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2024

2024ko MAIATZAREN 3an

NILSAk, Fiteroko Udalarekin batera, ate irekien arratsalde bat antolatu du araztegiaren birmoldaketa integrala ezagutarazteko

Fiteroko araztegia 1991ko abenduan hasi eta 1993ko martxoan amaitu zen egiten, eta 2022 eta 2023 artean birmoldatu zen oso-osorik; proiektuak hiru milioi eurotik gorako inbertsioa jo du guztira. Herriko alkate Miguel Aguirrek NILSAri eskatu zion instalazio berria ezagutzeko aukera eman ziezaien herritarrei, udalak Barazki Egunen (maiatzaren 2an eta 3an) harira antolatzen dituen ekitaldien barruan. Hartara, ate irekien arratsalde bat antolatu zuten elkarrekin, maiatzaren 3rako, 16:30ean eta 17:30ean, bisita gidatua barne.

Nafarroako arazketaz eta saneamenduaz arduratzen den sozietate publikoa da NILSA, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari atxikia. NILSAren hezkuntza-programak, iraunkorra eta doan, bisita gidatuak eskaintzen ditu hondakin-urak etxe eta enpresetatik atera eta araztegira iristen direnean garbitzeko egiten prozesua azaltzeko. Eta udalaren eskutik antolatu diren hauek haien adibide dira. 

Azpiegitura garrantzitsua da ingurumen-balio handia duelako eta instalazioa osorik birmoldatzeak inbertsio handia ekarri duelako (bi milioi euro). Haiez gain, 606.000 euro gehiago inbertitu behar izan dira Fiteroko bainuetxetik datorren emaria bideratzen duten azpiegituretan (2006tik daude instalaziora konektatuta).

Gogoan izan behar da araztegia 2.400 biztanleren karga kutsagarria tratatzeko diseinatu zela, orain hogeita hamar urte, eta azken bosturtekoan gainditu egin da karga hori. 2007an jariatze-tanga bat eraiki bazen ere, errefortzu gisa, azken urteetan argi eta garbi zegoen instalazioa handitu eta kolektoreak berrantolatu beharra. Horregatik, lehenik, hodi berri bat jarri da Fiteroko bainuetxearen isurketa udal-estolderiaren sarera iristea saihesteko eta, bigarrenik, eguneratu egin da haien ponpaketa-putzua; amaitzeko, araztegia birmoldatu da. Bainuetxetik datorren emaria, beraz, zuzeneko bulkadaz ponpatzen da, kolektorean berean (2.703 metro ditu).

Ez dira aldatu, ordea, elementuak eta hondakin-urak igarotzen diren etapak, baina bai hobetu diren haien materialak (erresistenteagoak) eta dimentsionamendua (eguneratuagoa). Araztegiak hiru fase ditu: aurretratamendua, solidoen dekantazioa eta tratamendu biologikoa. Gainera, telekontrol-sistema du, mantentze-lanetarako langileek istantean izan dezaten gerta litekeen edozein matxura edo alarmaren berri; mugikorraren edo interneten bidez jasotzen dituzte alertak, hain zuzen. Sistema horri esker, 24 orduko epean, gehienez, arta daiteke edozein gorabehera.