Uxuek hondakin-uren araztegia izango du 2020an - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2019

2019ko otsailaren 1ean

Uxuek hondakin-uren araztegia izango du 2020an

Uxuek 187 biztanle ditu erroldan, baina turismo-jarduera handia du, eta horrek ostalaritza-jarduera sustatzen du, eta baita gozogintza ere: pastak eta gozokiak. Mairagako Mankomunitateko eremuan dago eta etengabe garatzen ari den herria da. Udalak aditzera eman du 90 bat partzelako kanpin edo udaleku bat jartzeko azterketa egin dela. Gauzak horrela, hondakin-uren egungo tratamendua hobetu eta hedatu beharra dago.

Egun, Uxuek hiru hobi septiko ditu sarea banatuta dagoen hiru arroetan (hobi septiko bana); ezin da bermatu, dena den, tokiz kanpoko isurketarik, hots, behar bezala biltzen ez den isurketarik ez dagoenik.

Egoera horren aurrean, NILSAk azterketa globala egin zuen egungo isurketei eta etorkizunekoei irtenbidea emateko. Saneamendu guztia herriaren hegoaldeko puntu bakarrean biltzeko aukera planteatzea eragin du horrek, hain zuzen ere, araztegi berria eraikiko den tokian.

Araztegiak bi dekantazio-tanga, harriz betetako iragazki biologikoa eta 494 metro karratuko eta 80 zentimetroko sakonerako hezegunea izango ditu, Nafarroako tamaina horretako araztegi guztietan elementu estandarrak direnak.

Bestalde, kontuan izan behar da Mairagako Mankomunitateak udal-sareak berritzeko obrak egingo dituela 2019an. Horrek aukera emango du isurketa guztiak bi puntutan biltzeko. Bi isurketa horiek mendebaldeko eta ekialdeko hustubideen bidez eramango dira araztegira. Araztutako ura Aitzandietako amildegiraino eramango da.

Instalaziotik igaroko diren emarien aurreikuspena 1,11 litro segundoko da batez beste (94 m³/egunean),  baina 7,747 litro ere segundoko hartzeko diseinatuta dago. Puntako emaria (uholde handietan, euri-jasa handietan, etab.) 2,65 litro segundoko izango da. Etorkizunean hirigintza- edo industria-garapenak egingo balira, instalazioak handitu gabe tratatu ahal izango lituzke.

Obrak egikaritzeko hamar hilabeteko epea kalkulatu da eta dagozkion ingurumen-izapideak eta -baimenak onartzen direnean hasiko dira. 2019ko lehen seihilekoan hasiko direla aurreikusi da.

Aurrekontuari dagokionez, 743.200 eurokoa da (BEZik gabe), eta NILSAk kudeatzen duen eta Nafarroako zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonaren kontura finantzatuko da.