Orotz-Beteluk arazteko instalazio osoago bat izanen du - NILSA

NILSA

Prentsa oharra

2017

2017ko uztailaren 27a

Orotz-Beteluk arazteko instalazio osoago bat izanen du

Orotz-Beteluk 153 biztanle ditu, eta hango hondakin-urak, 2004an eraikitako isurbideen bitartez, data bereko hormigoizko Imhoff batera bideratzen dira, zeina egoera onean baitago. 2011n, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Itoizko atzealdeko dikea egiteko obren barruan, isurbide berri bat eraiki zen, Irati ibairako antzinako irteeratik diketik uretan behera eramaten dituena Imhoffetik datozen urak.

Burdinurtu nodularrez egin zen isurbidea, urpeko isurbide baten atzera ia.  Bi kontrol-putzu ditu urtegiaren barruan; ezinezkoa da, beraz, haietara iristea.

Horrek mugatu egiten ditu araztegia kokatzeko alternatibak.  Azkenean, Imhoff tangaren ondoan jartzea erabaki da; ondorioz, bigarren mailakoa izatera pasatuko da Imhoffa, eta urtegiaren barruan dagoen isurbidea erabiliko da araztegiko irteera gisa.

Alternatiba horrek ez du sarrera-ponpaketarik behar araztegian. 

Lanak Irati ibaiaren ondoko partzela batean eginen dira, Orotz-Beteluko herrigunetik 100 bat metrora (2004an egindako Imoffa partzela horretan dago). Iparraldeko aldean, landare-pantaila bat eginen da ikusizko inpaktua minimizatze aldera.
Proiektuaren inbertsioa 314.405 €-koa da (BEZik gabe), eta NILSAk kudeatutako saneamendu-kanonaren bitartez ordainduko dira oso-osorik; NILSAk kudeatzen du kanon hori, eta zergadun guztiek ordaintzen dute uraren ordainagiriaren bidez.