EUROPAR PROIEKTUAK - NILSA

NILSA

Europar proiektuak

URAMUGA

PROIEKTUAREN ZENBAKIA: EFA082/01
PROIEKTUAREN AKRONIMOA: URAMUGA
 
URAMUGAren helburua da uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetan. Proiektuaren justifikazioa da urak ez dituela mugak kontuan hartzen, eta, horregatik, uraren zikloa mugaz gaindiko eremuan kudeatzeak mugaz gaindiko ikuspegia eskatzen du: proiektuaren lurraldean saneamenduko azpiegitura partekatuak daude (Urdazubi-Ainhoa eta Txingudiko badia), hau da, mugaren alde batean bildutako ura beste aldean arazten da.      
 
Dauden mugapenak eta sortzen diren arazoak konpontzeko, beharrezkoa da batera jardutea mugaren bi aldeetan, konponbiderik eraginkorrenak ezartzeko. Era berean, eskualdean dagoen edateko ura baliabide mugatua eta partekatua da, eta, horregatik, batera jardun behar da mugaren bi aldeetan hornidura bermatzeko.      
 
Testuinguru horretan, proiektuak barne hartzen ditu (i) uraren zikloaren gobernantza eta kudeaketa partekatua hobetzeko jarduerak, (ii) saneamenduko sistema partekatuak hobetzea hainbat jarduketaren bidez, eta (iii) ur-hornidura ziurtatzea mugaz gaindiko lurraldean, egungo sareak hobetuz eta hornidurarako eta sareen arteko konexiorako aukera berriak aztertuz. Horretarako, URAMUGAk Nafarroan, Euskadin eta Akitania Berrian saneamenduaren eta edateko uraren kudeaketan eskumena duten erakunde publikoak ditu kide eta bazkide.
 
Hona hemen proiektuaren emaitzak:
1) Lankidetza-esparru egonkor eta iraunkorra uraren kudeaketa partekaturako
2) Saneamenduko azpiegitura hobeak
3) Hornidurako azpiegitura hobeak eta baliabide hidrikoak eta sareak konektatzeko aukerak hobeto ezagutzea. Emaitza horiek onuragarriak izango dira hala lurraldeko biztanleentzat (saneamendu eta hornidurako zerbitzuak hobetuko baitira) nola ingurumenarentzat (uraren kalitatea hobetu eta uraren kudeaketa iraunkorragoa ahalbidetzen baita).    
 
PROJECT SUMMARY
The objective of URAMUGA is to improve the management of the integrated water cycle in the border areas of Navarre, the Basque Country and Nouvelle Aquitaine. Developing the project is needed because water does not care about borders, and therefore the management of the water cycle in border areas must be addressed with a crossborder approach. In the territory where the project will take place there are shared sanitation infrastructures (Urdax-Ainhoa area and Txingudi Bay), where the water collected on one side of the border is treated on the other.
 
To solve current limits and problems, it is necessary to act on both sides of the border together, since acting only on one side is not effective. Likewise, the drinking water available in the region is a limited and shared resource, and to guarantee the supply on both sides of the border it is necessary to act together.
 
In this context, the project includes actions to (i) improve governance and shared management of the water cycle, (ii) improve shared sanitation systems through various actions, and (iii) ensure water supply in the cross-border territory by improving the current networks and studying new possibilities for supply and interconnection of networks. To this end, URAMUGA includes as partners and associates the public entities responsible for sanitation and drinking water management in the regions of Navarra, Euskadi and Nouvelle Aquitaine.

The results of the project are:
1) A stable and lasting cooperation framework for shared water management
2) Improved sanitation infrastructures
3) Improved supply infrastructures and improvedknowledge of water resources and possibilities of connecting networks. These results will benefit the inhabitants of the territory (by improving sanitation and supply services), and the environment (by improving water quality and enabling more sustainable water management).
 
- Titulu osoa: Uraren zikloaren kudeaketa jasangarria eta baterako gobernantza mugaz gaindiko arroetan

  • - Deialdia: Interreg POCTEFA 2021- 2027
  • - Laburpen-esaldia: URAMUGAren helburua Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko mugaz gaindiko eremuetako uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea da. Proiektuaren lurraldean hornidura eta saneamenduko azpiegitura partekatuak daude; horregatik, dauden mugaketak eta arazoak konpontzeko, beharrezkoa da mugaren bi aldeetan batera jardutea.
  • - Aurrekontua guztira: 3.627.435,74 €
  • - NILSAren aurrekontua (buru ari da): 690.050 € [finantzatutako zenbatekoa: 2.357.832,39 €]
  • - Bazkide nafarrak: NILSA eta Bera, Lesaka, Baztan, Urdazubi eta Luzaideko udalak
  • - Beste bazkide batzuk: Servicios de Txingudi–Txingudiko Zerbitzuak S.A. (Euskadi) eta Communauté d’Agglomération du Pays Basque–Euskal Hirigune Elkargoa (Akitania Berria)
  • - Epea: 2024/01/01etik 2026/12/31ra

EMERGENTCY

- Titulu osoa: EMERGENTcy EFA037/01
- Deialdia: POCTEFA 2021- 2027
- Laburpen-esaldia: Diagnosia, ezabaketa eta prebentzioa antibiotikoen eta beste kutsatzaile emergente, bakterio erresistente eta antibiotikoekiko erresistentzia-geneen inguruan; POCTEFA lurraldeko uraren hiri-zikloan.
- Aurrekontua guztira: 1.999.748,35 €
- NILSAren aurrekontua (buru ari da): 472.001 euro [finantzatutako zenbatekoa: 1.299.834,90 €]
- Bazkide nafarrak: NILSA, Navarra-Biomed eta UNAV
- Beste bazkide batzuk: UNIZAR (Aragoi), CNRS (Paris / Ile-de-France FR101), Ecocène (Akitania Berria) eta EUROCOB (Okzitania)
- Egikaritze-epea: 2024/01/01etik 2026/12/31ra
 

OUTBIOTICS (POCTEFA 183/16)

- Titulu osoa: EFA183/16 OUTBIOTICS
- Deialdia: Interreg POCTEFA 2014- 2020
- Laburpen-esaldia: “Teknologia berritzaileak POCTEFA lurraldeko uren kutsatzaile emergenteak (antibiotikoak) diagnostikatu, prebenitu eta ezabatzeko”.
- Aurrekontua guztira: 1.955.730 €
- NILSAren aurrekontua: 173.000 € [finantzatutako kopurua: 1.173.438 (% 60)]
- Proiektukideak: Zaragozako Unibertsitatea (UNIZAR), Nafarroako Unibertsitatea (UNAV), Lleidako Unibertsitatea, Institut des sciences analytiques et de physico-chimie pour l'environnement et les matériaux (IPREM), Laboratorios Enosán S.L., NILSA
- Egikaritze-epea: 2018/01/01etik 2021/12/31ra

ESTEKAK

LIFE NADAPTA

- Titulu osoa: LIFE16 IPC/ES/000001 – LIFE-IP NAdapta-CC
- Deialdia: LIFE
- Laburpen-esaldia: Towards an integrated, coherent and inclusive implementation of climate change adaptation policy in Navarre
- Aurrekontua guztira: 15.565.090 €
- NILSAri dagokion aurrekontua: 3.591.161,00 €
- Proiektukideak: GAN-NIK, NILSA, INTIA, NASUVINSA, NUP, Nafarroako Gobernua (DRyMA), ISPLN
- Egikaritze-epea: 2018/10/02tik 2025/12/31ra

ESTEKAK

FEDER 2021-2027

- Titulu osoa: Nafarroa FEDER programa 2021-2027
- Deialdia: Egin gabe
- Laburpen-esaldia: Autokontsumoko eguzki-sistema fotovoltaikoak instalatzea Nafarroako Hondakin Uren Arazketarako Estazioetan: Viana, Altsasu-Urdiain, Cortes, Tutera (bigarren fasea), Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Zarrakaztelu-Murillo El Fruto, Gares, Zangoza, Erriberri (ponpaketa), Villafranca, Arbitzu-Lakuntza, Miranda-Arga, Artaxoa, Larraga, Irunberri eta Kaseda.
- Aurrekontua guztira: 965.716 euro
- NILSAren aurrekontua: 965.716 euro [finantzatutako portzentaia: 386.286 euro (% 40)]
- Proiektukideak: Nafarroako Gobernua
- Egikaritze-epea: Sinatu gabe

ARAZTEGIA

ARAZTEGIA

Araztegia Instalatuko den potentzia (KwP) Aurreikusitako kostua € Aurreikusitako ekoizpena urtean (kWh) Kontsumitutako energia urtean (kWh)
Milagro 34,44 69.072 44.144 15.520 2023
Cintruénigo 34,44 93.951 50.248 151.520 2023
Viana 50 84.069 70.275 178.015 2024
Altsasu-Urdiain 50 84.069 63.248 210.793 2024
Cortes 40 68.235 56.220 208.949 2024
Tudela F2 104 140.790 145.470 1.993.208 2024
Etxarri-Aranatz 22 39.734 29.375 73.087 2024
Irurtzun 11 22.234 15.387 176.229 2025
Carcastillo-Murillo el Fruto 40 68.235 56.220 87.089 2025
Gares/Puente la Reina 30 52.402 42.165 156.547 2025
Sangüesa 40 68.235 56.220 233.067 2025
Olite (ponpaketa) 30 52.402 42.165 61.730 2025
Villafranca 30 52.402 42.165 101.215 2025
Arbizu-Lakuntza 25 44.485 31.624 88.184 2026
Miranda de Arga 25 43.385 35.138 71.568 2026
Artajona 15 27.551 21.083 45.477 2026
Larraga 20 35.468 28.110 53.789 2026
Lumbier 25 43.385 35.138 56.184 2026
Cáseda 22 38.635 30.921 34.615 2026

ESTEKAK

2014-2020: ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSA (EGEF)

- Titulu osoa: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF 2014- 2020)
- Deialdia: 2. deialdia, 2014-2020 aldirako Nafarroako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren Programa Operatiboaren esparruan laguntzen onuradun izan daitezkeen erakundeen intereseko adierazpenetatik abiatuta operazioak hautatzeko. Helburu espezifikoa: 4.3.1. “Energia-eraginkortasuna hobetzea eraikuntzan eta azpiegitura eta zerbitzu publikoetan”.
- Laburpen-esaldia: Autokontsumo eguzki-sistema fotovoltaikoen instalazioa Nafarroako hondakin-uren araztegietan (Arga Behea, Ebro Behea, Ega Behea, Tafalla-Erriberri, Tutera, Valtierra-Arguedas, Cintruénigo eta MIlagro)
- Aurrekontua guztira: 1.025.960,59 euro
- NILSAren aurrekontua: 1.025.960,59 euro [finantzatutako portzentaia: 512.980,30 euro (% 50)]
- Proiektukideak: Nafarroako Gobernua
- Egikaritze-epea: proiektu bakoitzak bere epea du:  

Arga Behea: 2020/09/01etik 2023/12/31ra 
Ebro Behea: 2020/05/01etik 2020/11/30era
Ega Behea: 2020/09/01etik 2023/12/31ra 
Tafalla-Erriberri: 2020/03/01etik 2020/11/30era
Tutera: 2019/10/01etik 2020/06/30era
Valtierra-Arguedas: 2020/09/01etik 2023/12/31ra 
Cintruénigo: 2023/02/01etik 2023/12/31ra 
Milagro: 2023/02/01etik 2023/12/31ra 

ESTEKAK

LIFE PYRENESS4CLIMA

- Titulu osoa: LIFE22-IPC-ES-LIFE PYRENEES4CLIMA
- Deialdia: LIFE SIP 2022-23
- Laburpen-esaldia: Towards a climate resilient cross-border mountain community in the Pyrenees
- Aurrekontua guztira: 19.829.877,72 € [finantzatutako portzentaia: 11.897.926,60 € (% 60)]
- NILSAri dagokion aurrekontua: 291.180,17 €
- Kideak: Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi, Occitani, Nouvelle-Akitania eta Andorrako gobernuak. Hainbat zientzia-erakunde, ingurumen-erakunde, enpresa pribatu eta erakunde publiko
- Egikaritze-epea: 2023/10/01etik 2031/04/31ra
- Laburpena:
"Klimarekiko erresiliente den mendi-komunitate mugakide baterantz Pirinioetan" LIFE- SIP PYRENEES4CLIMA proiektuaren buru Pirinioetako Lan Komunitatea (CTP) da, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bidez. Proiektuaren helburua da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) ezartzea, Europan klima-aldaketaren lehen estrategia mugakide europarra.
 
Pirinioetako Lan Komunitateko zazpi lurralde kideetako (Nafarroa, Akitania Berria, Okzitania, Euskadi, Aragoi, Katalunia eta Andorra) 46 bazkidek parte hartzen dute proiektuan. LIFE-SIP PYRENEES4CLIMA proiektua 12 lan-paketetan antolatuta dago. NILSA “WP5. Biztanleria eta Lurraldea” lan-paketean parte hartzen ari da kide gisa, eta, zehazki, “5.1.3. Pirinioetako lurraldean uraren kalitatea eta kudeaketa aztertu eta ebaluatzeko metodologiak” ekintzan.

ESTEKAK