Ibaia - NILSA

NILSA

Ibaia

Bisita ibai inguruan

Ibaiak guztiontzako oinarrizko osagai bat dira, edateko ura ematen digute baita aisialdirako aukera aunitz eskaini ere. Hiriei, abeltegiei eta lantegiei ura ematen diete, nabigatzeko balio dute, elikagaiak ematen dizkigute eta aisialdirako aukera aunitz eskaintzen dizkigute. Jarduera honetan, ibaiko osagai guztiak ezagutzeko gure zentzumen guztiak erabiliko ditugu. Uraren, animalien eta landareen kolorea aztertuko dugu, ibaiko izaki bizidunak eta urak usaindu, entzun eta ukituko ditugu. Jarduera honetan gure ibaien osasuna mantentzeak duen garrantzia adierazi nahi dugu.Jokoen bitartez ibaian aurki ditzakegun izaki bizidunen ezaugarri adierazgarrienak ezagutuko ditugu eta teknika zientifikoen bitartez uraren kalitatea aztertuko dugu. Gure laborategi eramangarriak ibaiko uraren kalitatearen igarkizun interesgarriak argitzen lagunduko gaitu.

ZUZENDUA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza. (Jarduera ezberdinak partaideen adinari egokituak daude).

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Ibaiko uraren erabilera ezberdinak ezagutu.

Gure inguruaren zainketaren garrantziari buruz sentsibilizatu.

Ingurumenaren osasun egoera ezagutu.

Ura ezinbesteko baliabide bezala ulertu, bere balore ekologiko eta sozialekin.

Ibaien kutsaduraren jatorri ezberdinak zehaztu eta alternatiba ezberdinak bilatu.

Adierazle fisiko kimikoen bitartez ibaiko uraren kalitatearen analisia egin.

Ibaia aintzat hartzen

Ibaiak uraren zikloko oinarrizko osagai bat dira. Erabiltzen dugun ur askoren emari eta hartzaile izateaz gain, naturarentzat funtsezkoa den funtzio ekologikoa betetzen dute. Baita gure aisialdirako leku eta aukera aunitz eskaini ere. Bisitan ekosistemaren oinarrizko elementuak ezagutzeko jarduerak egiten dira, fauna eta flora ezagutzeko alegia. Bestalde, pertsonek ingurumenaren egoera aztertzeko irizpideak garatu dezaten beste ekintza batzuk egiten dira, hala nola, uraren kalitatearen analisiak, bai adierazle biologikoen bitartez, bai analisi kimikoen bitartez.

ZUZENDUA

Pertsona helduen talde antolatuentzat (APYMAK, elkarteak, kolektiboak...)

IRAUPENA

Ordu bete.

HELBURUAK

Ibai-ekosistemaren osaera eta elementu garrantzitsuenak ezagutu; fauna eta flora.

Uraren kalitatea eta ibai-ingurumenaren osasun egoera neurtzeko erabiltzen diren zenbait adierazle biologiko eta analisi kimiko ikusi.

Uraren kalitatearengan eta ingurumenaren egoerarengan eragina duten agenteak eta kutsatzaileak identifikatu.

Analisien emaitzak interpretatzen ikasi eta ibai ekosistemaren egoera aztertu.