Eman izena - NILSA

NILSA

EMAN IZENA

Alantzan oraindik? Uste duzu ikasleentzat edo haurrentzat besterik ez den zerbait dela? Ez zaude ziur prestakuntza-eskaintza zure herriraino iritsiko ote den bizilagun gutxi zaretelako? Talde txikia zarete? Edo zenbait belaunaldi biltzen dituen talde bat zarete? Zahar-etxe bat da zuena? Ingelesezko eskaintza baten bila zabiltzate? Edo euskaraz bakarrik nahi duzue? Edo zenbait hizkuntzatan? Tira, uste dugu erantzuna eta soluzioa dugula zalantza horientzat guztientzat, eta beste batzuentzat ere bai.  
 
NILSAren programa talde bakoitzaren beharretara egokitzen da: programaren arduradunekin hitz egin besterik ez duzue egin behar. Naiara Gorostidi eta Odei Garcia de Acilu ariko dira zuen zalantzei erantzuten, eta haiek arduratuko dira nahi dituzuen ordutegi eta edukietara hobekien egokitzen den eskaintza diseinatzeaz.  
 
Gogoratu, gainera, hezkuntza-programa guztia erabat dohainik dela, gizartearekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoaren parte bat baita.  Zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonarekin finantzatzen gara, eta badugu konpromiso bat horren inguruan: horren parte bat itzultzea prestakuntza eta ezagutza eskainiz. Izan ere, uste dugu horiek ezinbestekoak direla gizarte garatu, kontzientziatu, iraunkor, arduratsu, eta, batez ere, zentzudun bat eraikitzeko.  
 
Dei iezaguzu, eta, gutxienez, informatu. Gero erabakiko duzu izena eman nahi duzun edo ez... Baina zaila izanen zaizu izenik ez ematea eskaintzen ahal dizugun guztia ezagutu eta gero.   
 
Parte hartu, zure zain gaude.

HEZKUNTZA TALDEA

Edurne Arkotxa
edurne.arkotxa@laescueladelagua.com 
620 33 74 05
948 79 56 00

Odei García de Acilu 
odei.garciadeacilu@laescueladelagua.com
620 33 78 75
948 79 56 01